San Telmo Museoa / martxoak 17 – maiatzak 31
asteartetik igandera: 10:00 – 20:00
Comète (1941-1944) II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Frantzia osoa eta euskal muga Bidasoan edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren, Gibraltarreraino eramaten zituen. Comètek 800 bat iheslari hartu edo aberriratu zituela uste da. Gutxi gorabehera 3.000 zibilen laguntza izan zuen. Horietatik 700 bat atxilotu zituzten eta 290 bat erbestean fusilatu zituzten edo hil ziren. Comète, ihesbide sarea. Comète lineak zeharkatutako geltoki nagusiak igaroko dituen bideo-instalazioa da eta balentria horren protagonista batzuen bizipenak kontatzen ditu, batik bat, adinnagusitasunera ozta-ozta iristen ziren eta Gestapo beldurgarria estutasunean jarri zuten emakumeenak. Arriskuak, beldurrak, ziurgabetasunak, atxiloketek, kontzentrazio esparruko bizitzak… aukera ematen digute hausnartzeko gizarte-zibilak gatazka-egoeretan izan zuen zeregin garrantzitsuari buruz.
Aiete K. E. / martxoak 27 – ekainak 7
asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: 10:00 – 14:00
Nazien presentzia Bidasoan argazki-erakusketa bat da, naziek Bidasoaren bi aldeetan izan zuten presentzia eta haien jarduerak, armada inbaditzailearen eguneroko bizitza, agintari frankistekin lortutako adiskidetasuna edo aliatuen lehorreratze posible baten aurrean kostaldea gotortzeko egindako lanak jasotzen dituena. Halaber, euskal mugako bizitza klandestinoa islatzen du. Bi estaturen arteko muga zen, bata naziek okupatutakoa eta bestea, frankista, formalki neutrala zena, eta mugalariak, okupazio-indarrak, informazio-zerbitzuak eta Erresistentziako taldeak, esaterako, Comète sarea protagonista izan zituen mugaz haraindiko mugimendu-multzo konplexua ahalbidetu zuen. Erakusketako komisarioa Juan Carlos Jiménez de Aberasturi da eta armada alemanaren eguneroko bizitzako eta bizitza ofizialeko irudi ezezagunak ditu. Apirilaren 14an eta 28an, 19:00etan, Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak zuzendutako Azken bidaia dokumentalaren proiekzioak izango dira.
Zinemaldiaren Informazio Bulegoa – Victoria Eugenia Antzokia (Okendo Plaza) / apirilak 17-25
10:00 – 13:00 / 16:00 – 20:00
Erakusketa: 3.200 haur eta gaztek egindako bakarkako margolan, marrazki, mural edo collageen eta taldekako muralen XI. erakusketa, kultur aniztasunaren inguruan ikasleek pentsatu eta irudikatu dituzten ideiak eta gogoetak agertzen ditu. A-4tik 1x2 metro bitarteko formatuko lanak.
Sari banaketa: Apirilaren 19an, igandean, Donostiako Udaleko Batzar Aretoan izango da.
Tailerra: Kultur aniztasunaren gaiaren inguruan mural bat egiteko tailerra 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat , Ainara Azpiazu (Axpi) ilustratzailearen eskutik. Apirilaren 25ean, larunbata, 16:00etatik 20:00etara, erakusketaren espazio berean.
astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:30
Urtero moduan, FNAC Espainia-k Giza Baloreen PHotoEspaña OjodePez Sariaren argazki irabazleen eta finalisten lagin bat erakusten du. 2014an saria jaso zuen Aitor Lararen (Barakaldo, 1974) Haur pobrezia Espainian izeneko seriea Sevillako eta Madrilgo hainbat auzotan eta haurrentzako gizarte-zentrotan egin zen. Erakusketa kolektibo eta ibiltari honetan jorratzen diren gaiak ondorengoak dira: hiri-paisaiaren eraldaketak Txinan, etorkinen asentamenduak Huelvan, Tunisiako emakume nekazariak, gorpuak lurpetik ateratzen Perun, iraultza Ukrainan, lurralde eta gizarte mugak…