Haur eta gazte saioak

Ernest & Celestine (2013)

ernestEzberdinen arteko laguntasuna

Frantzia-Belgika-Luxenburgo. Zuzendaritza: Benjamin Renner, Stéphane Aubier, Vincent Patar. Ekoizpena: Didier Brunner, Henri Magalon, Stéphan Roelants, Vincent Tavier / La Parti Productions, Les Armateurs, Maybe Movies, Studiocanal, France 3 Cinéma, Mélusine Productions, RTBF. Gidoia: Daniel Pennac. Musika: Vincent Courtois. Muntaketa: Fabienne Albarez-Giro. Iraupena: 80 min

Ernest basoan bizi den hartz handi bat da, musikaria ogibidez. Neguko lozorro luzetik esnatu denean, goseak amorratzen abiatu da hirira sabela betetzeko zerbaiten bila. Baina musikak ez dio jatekorik ematen, eta zaborrontzietan jaki bila ari dela, hara non topatu duen Celestine sagutxoa. Bai Ernestek bai Celestinek, elkarren laguntza beharko dute euren bizimodua aldatzeko. Hartzak goian eta saguak behean bizi diren gizarte zorrotz eta zurrunean, bi lagunok hainbat arau puskatu eta inguru osoa hankaz gora jarriko dute euren laguntasunari eusteko.

 

Five Days to Dance (2014)

five days to dance 1Dantza bidezko komunikazioa

Espainia. Zuzendaritza: Rafa Molés, Pepe Andreu. Ekoizpena: SUICAfilms, REC Grabaketa Estudioa. Gidoia: Rafa Molés, Pepe Andreu. Argazkia: José Luis González. Musika: Joan Valent, Montefuji. Muntaketa: Pepe Andreu, Mónica Zamora. Iraupena: 77min

Dantzari bikote bat institutuko ikasgelan agertu da goiz batean. Astelehena da eta bost egun dituztela iragartzen diote nerabe talde bati agertokira igo eta dantzan egiteko. Astebete gauzak aldatzeko. Epe labur bat erronka handi baterako: pertsonak mugiaraztea munduak geldiarazten gaituenean. Dantzak gazteok behartu egiten ditu euren rolak apurtzen, hain zuzen ere gizarte rol horiek eraikitzen ari diren bizitzako unean. Liderra dagoeneko ez da miretsiena, lotsatiak aurrea hartzen du… Dantzan egiteak elkar ukitzen behartzen ditu. Komunikatzen hasi eta berdindu egiten dira. Baten bat ez da azken unera arte askatuko. Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dira koreografoak. Lehena nederlandarra, bigarrena donostiarra. Dantza da elkarren arteko hizkuntza. Lekuak ez du ardurarik. Bost egun, nerabe ikasgela bat, big-bang txiki bat biziko duen mikrokosmosa.

 

Yugo & Lala (2014)

yugo eta lala 4Ingurumenaren zaintza

Txina. Zuzendaritza: Wang Yunfei. Ekoizpena: Yuan Mei, Diao Renyong. Gidoia: Wang Yunfei. Muntaketa: Sebastien Pan. Iraupena: 80 min

Aitarekin eztabaidan aritu ostean, Yugo gazte ausarta etxetik ihes egin eta animaliak bizi diren lainoetako mundu fantastiko batera abiatuko da. Bertan, Lala eta osaba Hartza lagun zaharrekin elkartuko da. Baina gauzak aldatu egin dira eta lekua arriskuan dago. Profezia zahar baten arabera, urak lehortu egingo dira eta biztanleak txikitu. Jadanik hasi da iragarritakoa gertatzen. Hiru lagunak, bertako buruzagi Mr. Potatoren laguntzaz, erreinua salbatzeko abentura fantastikoan murgilduko dira arrisku ugariri aurre eginez.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea