Herri antzerkia

Ez dira aspaldiko kontuak

ez dira webVictoria Eugenia Antzokia / apirilak 19
16:30

Zuzendaria eta gidoilaria: Lourdes Imaz. Musika: Karlos Gimenez. Sonorizazioa: UHINA. Argiztapena: Iban Zubeldia. Aktoreak: Segurako eta inguruko herrietako haur eta adineko 32 aktore.

Gerraosteko Euskal Herriari buruzko antzerki -lan hau Goierriko eta, bereziki, Segurako herritarren ekimen kolektibo baten emaitza da. Herri eta eskualde osoak bat egiten dute eszenatokian, ikastolak sortu ziren garai zail haietan hezkuntza eta eguneroko bizitza nolakoak ziren belaunaldi berriei erakutsi eta hura bizi izan zutenei gogoratzeko helburuarekin.

Gidoia eta zuzendaritza Gipuzkoako lehen andereñotakoa izan zen Lourdes Imazek egin ditu. Aktoreak Segurako herritarrak dira: belaunaldi guztietako 30 lagun baino gehiago. Era berean, Goierrin duela berrogei urte baino gehiago euskarazko irakaskuntza bultzatu zuten pertsona berberak dira oraingoan antzezle. Hauek, ikastolen sorreran ia klandestinoak izan ziren bilera haietako bat antzezten dute.

Antzerki herrikoi honek, gainera, gerraosteko une gogor haietan, bizikidetzaren, izpiritu ekintzailearen eta gizatasunaren eredu izan ziren hainbat eta hainbat emakume eta gizon omendu, eskertu eta oroitu nahi ditu.

2023 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea