Kultur Etxeetako Zikloa

Damocracy (2013)

damocracy-pEkologistak Martxan

TOMASENE K. E. / APIRILAK 13 / 19:00

Brasil. Zuzendaritza: Todd Southgate. Iraupena: 34 min

(EUSKARAZ)

Brasilen eta Turkian bi presa erraldoi eraikitzearen aurkako milaka pertsonen erresistentziaren istorioa da. Presa horiek milaka pertsonak bizitokiz aldatu beharra eragiteaz gain, bi eskualdeetan kalte handiak eragingo dituzte kultur arloan.

 

Etxea (2014)

etxea-pINTXAURRONDO K. E. / APIRILAK 15 / 19:00

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Basharat Khan. Iraupena: 49 min

Euskal Herriaren bihotzean landako komunitate bateko bizitzari buruzko dokumentala. Bertan, hiru etxetako biztanleen erlazioa arretaz aztertzen da: etxe zahar batean isolatua bizi den eskalatzaile eskoziar bat, bizitza apala eta tradizionala duten bi emakume, eta eraikin huts batean sartu den okupa talde bat.

 

La mochila invisible (2015)

la mochila invisible-pLOIOLA K. E. / APIRILAK 16 / 19:00

Euskal Herria. Zuzendaritza: Laura Hernández Vela. Iraupena: 65 min

Eguna normaltasunez hasi da elkarren artean lotura duten Katia, Rosivan eta Maiteren bizitzetan. Haietako bakoitzak zama astun eta desatsegina darama, ikusezina hurbilagotik begiratzen ez dituen eta ezagutzen ez dituen edonorentzat.

 

 

Short Term 12 (2013)

short term 12-pFilmazpit

ERNEST LLUCH K. E. / APIRILAK 17 / 19:00

AEB. Zuzendaritza: Destin Daniel Cretton. Iraupena: 96 min

(EUSKARAZ)

Gracek ikuskatzaile gisa lan egiten du egoera ahulean dauden nerabeentzako harrera-zentro batean. Izugarri atsegin du bere lana eta gazteen zainketan murgiltzen da erabat, batzuetan bere iragan ilunaren aurka borroka egin behar badu ere.

 

Eutsi edo hil: herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak (2015)

eutsi-pMugarik Gabe / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

LUGARITZ K. E. / APIRILAK 20/ 19:00

Euskal Herria. Zuzendaritza: Mugarik Gabe. Iraupena: 45 min

(EUSKARAZ)

Dokumental honek 2014 urtean zehar Euskal Herrian bisitan izan genituen Latinoamerikako Herri Indigena desberdinen ordezkariei egindako elkarrizketak eta grabatutako irudiak jasotzen ditu. Bertan herri hauetatik egiten diren aldarrikapen eta proposamenak eta burutzen diren borroketariko asko jasotzen dira.

 

Lurra, lana, izana... Usurbilgo emakume baserritarren ahotsa (2015)

lurra lana izana-pAIETE K. E. / APIRILAK 22 / 19:00

Euskal Herria. Zuzendaritza: Maitane Arnaiz, Leire Urkidi. Iraupena: 34 min

(EUSKARAZ)

Emakume baserritarra Usurbilgo eta Euskal Herriko historiaren protagonista izan da, sarritan protagonista ezezaguna izan bada ere. Dokumental honek emakume horiek ezagutarazi eta omendu nahi ditu.

 

Beltzean mintzo (2015)

beltzean mintzo-pGarabide Elkartea

OKENDO K. E. / APIRILAK 27 / 19:00

Euskal Herria. Zuzendaritza: Jon Sarasua, Sara Mijangos, Ander Bolibar. Iraupena: 45 min

(EUSKARAZ)

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

 

Hurrengo geltokia (2015)

hurrengo geltokia-pEGIA K. E. / APIRILAK 28 / 19:00

 

Euskal Herria. Zuzendaritza: Iban Zunzunegi. Iraupena: 99 min

(EUSKARAZ)

Dokumental honek frankismoak Legorretan izan zuen eragina kontatzen du. Bi epealdi nabarmentzen dira: altxamendu militarraren ondorioz piztu zen gerra eta gerraondoa, batetik, eta 36 urteko erregimen hotzaren ondoren ernatu zen euskal pizkundea, bestetik.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea