GIVE UP TOMORROW (2011)

Give Up Tomorrow

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Osteguna, 2012(e)ko apirilak 26 / 19:00

4 €

Justiziaren izenean hiltzea

Estatu Batuak. Zuzendaritza: Michael Collins. Ekoizpena: Marty Syjuco / Thoughtful Robot, ITVS, Storyville. Gidoia: Michael Collins, Marty Syjuco, Eric Daniel Metzgar. Argazkia: Joshua Z. Weinstein. Musika: Adam Crystal. Muntaketa: Eric Daniel Metzgar. Iraupena: 95 min

HIZKUNTZA: ingelesa, tagalo, cebuano, gaztelania / AZPITITULUAK: gaztelania

Filipinetako artxipelagoan, ekaitz tropikal bat Zebu uhartea erasotzen ari den bitartean, bi ahizpa desagertu dira etxerako bidean. Gau horretan bertan, Manilan (300 bat kilometrotara dagoen beste uharte batean) Paco Larrañaga gaztea, 19 urtekoa, festa batean da lekuko ugariz inguratuta. Beste sei gizonekin batera bi emakume bortxatu eta hiltzeagatik akusatuko dute.

Give Up Tomorrow hilketa kasu baten kronika eta ustelkeriazko sistema baten erretratua da aldi berean. Paco Larrañaga da filmaren arretagunea, eta poliziaren ikerketa bat eta epaiketa bat kontatzen dizkigu, zeharo kafkiarrak eta zirku mediatiko izugarri batez inguratuta. Baina famili drama bat ere bada, hamabost urte baino gehiago honetan dihardutenena: mutil gazte bat exekutatu edo salbatu.


Solasaldia: Michael Collins (zuzendaria), Marty Syjuco (ekoizlea), Maisha Ortoll & Sarah de Mas (Paco Larrañagaren kasuko aktibistak)

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea