Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an
Amaia Vegak eta Daniela Rojasek, Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiko Gazte Epaimahaikideak, Fisaharan parte hartzeko aukera izango dute. Saharako Nazioarteko Zinemaldia Dajlako kanpamenduan (Tindouf, Arjelia) egingo da, urriaren 11tik 16ra. Fisahara da errefuxiatuen kanpamendu batean ospatzen den zinemaldi bakarra.
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an
Maiatzaren 7tik aurrera, San Telmo Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Hondar artean-eko familientzako jarduerak hasiko dira. Tailerrak, familiei zuzenduta daude ( 6-12 urte bitarteko haurrekin) eta doakoak izango dira.
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 22-(e)an
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 21-(e)an
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Euskal Herriko, Europako (Italia, Herbehereak, Alemania, Danimarka eta Polonia) eta Mendebaldeko Saharako 30 gazte giza eskubideekin lotutako gaiei buruzko film laburrak sortzeko lanean ari dira SOS Arrazakeriaren eta Zazpi t'erdi ikus-entzunezko ekoizpen-etxeko laguntzaileen lankidetzarekin, DSS2016EUk eta Zinemaldiak berak antolatutako Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketaren programazioaren barruan.
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 21-(e)an
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 14-(e)an
Tony Gatlif zinegileak jasoko du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak (apirilak 15-22) urtero ematen duen Saria. Eskura ematea ostiralean, apirilak 15, 19:30etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den inaugurazio emanaldian izango da. Saria biktima guztien oroimenezko Aitor Mendizabal artista euskaldunaren Oroimena – Memoria izeneko monolitoaren erreplika da.
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 13-(e)an
Urtero bezala, Giza Eskubideen atalak, Donostia Kulturaren eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntzarekin, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XII. ekitaldiko erakusketa ireki zuen atzo, Victoria Eugenia Antzokian dagoen Giza Eskubideen zinemaldiko informazio bulegoan (sarrera Okendo Plazatik).
Asteartea, 2016(e)ko apirila(r)en 12-(e)an
San Telmo Museoak Samuel Aranda argazki-kazetariaren Nilo Ibaiaren ertzean erakusketa aurkezten du. Museoko Laborategia espazioan izango da ikusgai ekainaren 5era arte doako sarrerarekin.