Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 08-(e)an
Gaur, apirilak 8, inauguratu da Hondar artean, Donostia 2016, Reina Sofia Museoa eta San Telmo Museoaren proiektua. Ekimenaren helburua da hausnarketa bultzatzea kooperazioaren, orden internazionalaren, genero eta feminismoaren, eta giza eskubideen inguruan, Saharar herria abiapuntu harturta.
Hondar arteanen epizentroa San Telmo Museoan dagoen Tuiza jaima izango da. Baina, proiektua leku gehiagotan garatuko da, hala nola, Victoria Eugenia Antzokian eta Okendo Kultur Etxean (Lurra, kultura eta identitatea: Ondasun lapurtua erakusketa).
Tuiza Federico Guzmán Sevillako artistak sortutakoa da. Hori egiteko Saharako emakumeen mehlfak (soineko tradizionala) erabili ditu, kanpalekuetan tintatutakoak. Obra desberdintasunak gainditzeko gaitasunaren errekonozimendua da. Horretarako, herri sahararraren kasua hartu da abiapuntu gisa, munduko bazter askotan pairatzen den bidegabekeriaren eta berdintasun faltaren isla baita.
Espazio honetan Hondar artean proiektuarekin lotutako jarduerak antolatuko dira, ikutu artistiko, kultural eta soziala duen programa baten bidez ekimenak landu nahi dituen gaiez hausnartzeko. Jaima uztailaren 3ra arte egongo da San Telmo Museoan.
Hondar artean proiektuko jarduerak San Telmo Museoan antolatzen direnean, Tuizan izango dira, doan. Jarduerarik ez dagoenean, Tuiza museoko sarrera orokorra erosita ikusi ahal izango da.