Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an
Maiatzaren 7tik aurrera, San Telmo Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Hondar artean-eko familientzako jarduerak hasiko dira. Tailerrak, familiei zuzenduta daude ( 6-12 urte bitarteko haurrekin) eta doakoak izango dira.
Lehenengo tailerrean, Loreak, loreak egingo dira, baina horiek eskulan hutsa baino gehiago izango dira. Izan ere, minen kontrako edertasunaren eta laguntasunaren sinbolo dira. Ekintza hau, maiatzaren 7an izango da 17:00 etan Tuiza jaiman. Hurrengo tailerrak, ekainaren 5ean, Katea, eta ekainaren 11n, Sarea, izango dira.
Maiatzaren 11n Pez Limbo konpainiak Elmaa eta ura antzerkia eskainiko du. Familiei zuzendutako antzezlan honek populazionaren zati batek ura lortzeko dituen zailtasunei buruzko hausnarketa egiten du. Emanaldia Tuiza jaiman izango da, 40 minutuko iraupena dauka eta keinuen bidezkoa izango da.
Artista tailerrak Federico Guzmánekin
Maiatzaren 14ean eta 28an, Federico Guzmánek Tuiza jaimaren egileak, familiei zuzendutako Hondarrean marraztu artista tailerrak eskainiko ditu. Tailer mota honen bereizgarri nagusia da artisten lana eta sormen prozesua lehen eskutik ezagutzeko aukera. Tailer honetan parte hartzeko ez da aurrez izena eman behar eta doakoa izango da