Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte epaimahaiko 2 kidek Fisaharan parte hartuko dute

Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte epaimahaia

Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an

Amaia Vegak eta Daniela Rojasek, Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiko Gazte Epaimahaikideak, Fisaharan parte hartzeko aukera izango dute. Saharako Nazioarteko Zinemaldia Dajlako kanpamenduan (Tindouf, Arjelia) egingo da, urriaren 11tik 16ra. Fisahara da errefuxiatuen kanpamendu batean ospatzen den zinemaldi bakarra.

Nazioarteko Zinemaldi hori Dajlako kanpamenduan (Tindouf, Arjelia) egingo da, urriaren 11tik 16ra izango da. Fisahara da errefuxiatuen kanpamendu batean ospatzen den zinemaldi bakarra.

Zinemaldiko Epaimahaiko funtzioak bete dutenen artean, bi kide horiek suertatu dira hautatuak, maiatzaren 20ean egin den zozketan.

Beraiek, beste 100 gazterekin batera, erabakitzen dute Zinemaldiko Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren saria. Aurten “Para Sonia”, Sergio Milánen lana saritu dute, 3.000 eurorekin. Giza Eskubideen Sailak, Donostia Kulturarekin batera, antolatzen dute Zinemaldia. Aurten, apirilaren 15etik 22ra izan da.

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea