Feminizidioa narkotrafikoaren korridorean

Feminizidioa definitzen da emakume izateagatik gizonek emakumeak erailtzea bezala. Sektore feminista batzuek kontzeptu hau ekintza hiltzailea baino haratago daramate, hau da, euren ustez feminizidioaren barne ere sartzen dira hura eragiten duten testuinguru sozial, politiko, kultural eta ekonomikoa. Biktimarioa biktimaren ingurune hurbileneko norbait edo biktimarentzako erabat ezezaguna den norbait izan daiteke.

Andeetako zonatik hartu eta Ameriketako Estatu Batuetara doan drogaren %80 igarotzen den "narkotrafikoaren korridoreko" "iparraldeko triangelua" (Guatemala, Honduras eta El Salvador) deitu dena oso eremu emankorra bihurtu da feminizidioarentzat. Estatuko Fiskaltzaren datuen arabera, Guatemalan, gutxienez, 846 emakume hil zituzten 2014an, %98ko inpunitate mailarekin.

2008an Guatemalak feminizidioaren eta emakumeen aurkako beste indarkeria batzuen aurkako lege bat onartu zuen. Hala ere, hori ez da nahikoa ustelkeria, narkotrafikoa eta matxismoa oso zabalduak dauden estatu batean arazo honekin amaitzeko.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea