Frantsestasunaren ukapena

Estatistikako Institutu Nazionalak 10 urtez egindako ikerketa baten arabera, gaur egun, Frantzian bertan jaio eta hazi baina aita edo ama atzerritarra duten 6,7 milioi lagun daude. Oro har, gurasoek baino heziketa akademiko handiagoa dute, hizkuntza menderatzen dute, paper guztiak behar bezala dituzte eta frantses sentitzen dira.

Azterketaren arabera, Europako beste herrialde batzuetako pertsonen seme-alabak errazago onartzen dituzte. Aitzitik, "ageriko gutxiengoek" (jatorriz magrebtarrak, afrikarrak edo asiarrak) "frantsestasunaren ukapena" deitutakoari aurre egin behar izan diote. Frantsestasuna ez dago nazionalitateari lotuta, ezta hizkuntza bezalako kultur kodeei ere, baizik eta "frantses-itxura izatearen" pertzepzioari lotuta dago.

Normalean, euren hazpegiengatik argi identifika daitezkeen gutxiengo horiek auzo gatazkatsuetan hazi dira, eskolan zailtasun handiagoak izan dituzte, eta lana bilatzean edo apartamentu bat alokatzen saiatzean, arrazakeria- edo diskriminazio-egoerei aurre egin behar izan diete. Euren burua frantsestzat aitortu arren, gizarteak oraindik frantsestasuna ukatzen dielako.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea