Gerra endemikoak

Hainbat garaitan Egiptoren eta Erresuma Batuaren mende egon ondoren, 1956ko urtarrilaren 1ean Sudanek –iparraldean gehiengo musulmana eta hegoaldean kristaua– independentzia lortu zuen. Orduz geroztik, eta 2011n Hegoaldeko Sudanek independentzia lortu zuen arte, herrialdea oinarri erlijiosoa zuen gerra zibil odoltsuan murgilduta egon zen. Bertan, bi milioi lagun baino gehiago hil ziren.

Iparraldea eta hegoaldea behin betiko banandu zirenean eta estatu subirano berriak eratu zirenean –Sudango Errepublika (hiriburua, Jartun) iparraldean, eta Hegoaldeko Sudan (hiriburua, Yuba)– arazoak amaituko zirela zirudien. Hala ere, independentzia lortu eta bi urte eskasetara, Hegoaldeko Sudanen beste gerra zibila hasi zen; kasu honetan, herri kristauen eta musulmanen arteko borroka izan beharrean, etnia nagusien (dinka eta nuer) arteko oposizioa zen gerraren arrazoia.

2015eko abuztuan Gobernuak eta matxinoek –nazioarteko komunitateak presionatuta– trantsizio-gobernu bat sortzeko bake-akordioa izenpetu zuten arren, tentsioek bere horretan diraute. Kolonia amaitu zenetik 60 urte igaro ondoren, jokabide-patroia errepikatu egiten da, borroken oinarrian erlijioa edo etnia egon arren. Orduan, gerra endemiko hauetan petrolioaren eta beste baliabide natural batzuen kudeaketak nolako garrantzia duen aztertu beharko litzateke.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea