Gerra presoei eskainitako tratu (des)egokia

1942. eta 1944. urteen artean, Aliatuak Danimarkan lehorreratuko zirela aurreikusiz, armada naziak "Horma atlantikoa" deitu izan zena altxatu zuen, hau da, Danimarkako mendebaldeko kostaldea pertsonen kontrako minaz bete zuen.

1929ko gerra-presoei eman beharreko tratuari buruz Genevako Hitzarmenean planteatutako printzipioaren arabera, presoak, une oro, gizatasunez tratatu behar dira. Bereziki, 52. artikuluan honako hau zehazten da: "Baldin eta norberak bere borondatez egitea erabakitzen ez badu, presoak ezingo dituzte lan osasungaitzak edo arriskutsuak egitera behartu". Gainera, "minen edo antzeko beste makina batzuen bilketa lan arriskutsua dela" zehazten da.

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Danimarkak, armada britainiarrak babestuta, 2.600 gazte aleman inguru –gehienak nerabeak– erreklutatu zituen eta, 1945eko maiatzaren eta urriaren artean, Danimarkako hondartzetan minak kentzera behartu zituen. Sei hilabete horietan erreklutatutakoen erdia baino gehiago hil egin ziren 1.402.000 mina kendu zituzten bitartean.

Urteek aurrera egin ahala, gure historiako gatazka odoltsuenei buruzko ikuspegi diferentea hartzen dugu eta, "irabazleak edo galtzaileak" zein izan ziren alde batera utzita, ñabardurak jasotzen, enpatizatzen eta, edozein gerratan, edozein bandotan, herritar ahulenek kalte handienak jasan dituztela konturatzen hasten gara.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea