Haurren ezkontza behartuak

Unicef-en datuen arabera, Yemenen hiru neskatxetatik bat 18 urte baino gutxiagorekin ezkontzen da, eta zazpitik bat 15 urte baino gutxiagorekin. Kasu gehienetan behartutako ezkontzak dira, adingabeen familiekin hitzartuak eta haien baimenik gabe. Jokabide horrek giza eskubide oinarrizkoenak eta Yemenek sinatutako nazioarteko konbentzioak urratzeaz gain, neskatxen bizitzan eta garapenean ondorio larriak ditu.

Ohikoa da neskatxa bera baino askoz ere helduagoa den gizon batekin ezkontzea, eskola uztera behartzea eta senarraren familiarekin bizitzera eta hauei zerbitzatzera bidaltzea. Adingabea senarraren jabetzakoa izatera pasatzen da, eta senarrak berak erabakitzen du sexu-harremanak eta seme-alabak noiz eta nola izan. Sexu-gehiegikeriak, eta haurdunaldian eta erditzeko garaian arazoak etengabeak dira mota honetako loturetan.

2009an Yemengo Parlamentuak 17 urtez azpikoen ezkontzak eragozteko eta zigortzeko lege bat eztabaidatu bazuen ere, 2010eko Sharia (Lege Islamdarra) Batzordeak ekimena blokeatu zuen. 2015ean ezkontzeko gutxieneko adina 18 urtetan finkatzen zuen zirriborro konstituzionala idatzi zen. Hala ere, herrialdeak bizi duen ezegonkortasun politikoak asko zailduko du zirriborro hori onartzea.

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea