Ijito-herria, herri transnazionala

Ijito-herriaren jatorriari buruzko hainbat irakurketa dauden arren, gehien zabalduta dagoen teoriaren arabera Punjabetik datoz, gaur egungo India eta Pakistanen artean dagoen eskualde batetik. XI. mende inguruan, ijito-komunitatearen zati handi bat Mendebalderantz migratzen hasi zen ia mundu osora zabalduz, baina, batez ere Europara. Bertan, gaur egun, Europar Batasuneko gutxiengo nagusia dira.

Ijito-azpitaldeen artean diferentzia handiak badaude ere, badira guztietan aurkituko ditugun ezaugarri batzuk, eta ezaugarri horiek bereizten dute ijito-nortasuna. Europan ijito-komunitatea osatzen duten 10 milioi lagunek ez dute lurralde propio bat aldarrikatzen, eta ez dituzte erakunde politiko eta sozial propioak. Hala ere, Europara heldu zirenetik hamar mende igaro ondoren, ijito-kolektiboaren zati handi batek talde txikitan eta euren idiosinkrasiari eutsiz bizitzen jarraitzen du. Horregatik, ijito-herria herri transnazionalaren adibidetzat jo daiteke, bere nortasun kolektiboa mugek bereizten ez dutelako.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea