Kultura sahararra

Herri sahararrak 40 urte daramatza bananduta kanpamenduetan erbesteratutakoen, diasporaren eta Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharan bizi diren pertsonen kultura-, politika- eta gizarte-errepresioaren artean.

Autodeterminazio-eskubidearen eta kendu zaien lurraldea berreskuratzearen alde egiten duten aldarrikapenaren ondorioz, jende askok herri sahararra Aljeriako basamortuko errefuxiatuen kanpamenduekin lotzen du, eta mila urte baino gehiago dituen herri hau bereizten duten bestelako alderdi kulturalez ahazten da.

Ikuspegi etnikotik herri sahararrak jatorri berebereak, arabiarrak eta Afrika beltzarenak ditu. Erlijio nagusia Islam sunia da eta hassanía izeneko arabieraren dialekto bat hitz egiten dute. Espainiaren kolonia izan aurretik, bertako bizimodu nagusia basamortuko ahuntz- eta gamelu-artzaintza nomada zen. Jantziek, musikak eta poesiak ere inguruko herrialdeetatik bereizten dituzte.

Espainiako zein Marokoko koloniak herri honen kultura eta tradizioak suntsitzen saiatu dira, baina ahozko transmisioari eta nortasun nazional indartsuari esker, kultura sahararra mantentzeaz gain espresio berrietara zabaltzen ari da, adibidez, zinemara, kasu honetan bezala.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea