La "mission civilisatrice française”

Gaur egungo Vietnamek, Laosek eta Kanbodiak osatzen duten Indotxinako Batasuna frantses inperio kolonialaren mende egon zen XIX. mendeko 80ko hamarkadatik 1954an Frantziak Dien Bien Phu-ko bataila galdu eta zona hori utzi zuen arte.

Inperialismo frantsesaren helburuak –gainerako potentzia kolonialenak bezala– askotarikoak izan ziren: lehengaiak erauztea, merkatuak hedatzea, eskulan merkea lortzea, eragin-eremuak zabaltzea, zona estrategikoak kontrolatzea, etab.

Baina arrazoi ekonomiko, politiko edo demografikoez gain, azpian arrazakerian oinarritutako ikuskera bat ere bazegoen. Ikuskera horren arabera, metropoliak zeregin zibilizatzailea zuen, baita ebanjelizatzailea ere. 1885ean Jules Ferry ministroak –kolonialismo frantsesaren sustatzaile nagusietako bat– Parlamentuan emandako hitzaldi batean esan zuen "gainetik zeuden arrazek" "azpitik zeuden arrazak" zibilizatzeko eskubidea eta obligazioa zutela.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea