Trantsizio justizia

Nazismoak sei milioi lagun hil zituela kalkulatu da, eta horretarako azpiegitura eta antolakuntza handiak behar izan ziren. Holokaustoa ekintza industrializatua izan zen. Horretarako, Alemaniako administrazioak, bertako enpresek eta pertsonek eskaini zituzten zerbitzuak.

50eko hamarkadan, Hirugarren Reich-a amaituta, eta Aliatuek antolatu eta nazismoko goi-karguak epaitu zituzten Nurenberg-eko prozesuen ondoren, Alemaniak oparoaldi ekonomikoa eta itxuraz bake sozialeko garaiak bizi zituen. Aurretik nazismoari zerbitzua eman zioten pertsona gehienek euren karguak betetzen jarraitu, zigorrik jaso gabe. Hori onartzen zen eragindako basakeriak Hitlerren garaian zeuden legeak jarraituz egin zirela eta, beraz, demokrazia berrian delitu ez zirela uste zelako.

1963an, ordea, Fritz Bauer fiskalak –Alemaniako Errepublika Federaleko estatuaren egituraren aurka– Frankfurt-eko epaiketak abian jartzea lortu zuen. Bertan, SStako hogei bat behe-kargu eta kargu ertain epaitu zituzten. Prozesu hau oso garrantzitsutzat jo da holokaustoa ukatzeko kulturarekin amaitzeko eta gizarte alemanak bere iragana onartzeko.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea