Galderak egiten laguntzen diguten elkarrizketak

Hasieratik bagenekien modu batean edo bestean adierazi behar genuela Ipar Irlanda bere gatazkaren tratamenduan eta konponbidean gure gizartea baino aurreratuagoa zegoela. Eta aurrerapen horietako bat elkarrizketa zela ondorioztatu genuen. Sira Abenoza filosofoa, bere elkarrizketa sokratikoaren metodoaren bidez, elkarrizketa hori islatzen saiatzeko pertsona aproposa izan zitekeen. Ez zen erraza izan mahai berean IRAren kide ohiak eta jarraitzaileak, talde unionistekin eta paramilitar loialistekin lotutako pertsonak, soldadu ohi britainiar bat eta polizia ohi bat elkartzea. Ordura arte pertsona hauek inoiz ez zuten 8 ordu luzez elkarrizketa ireki batean parte hartzeko esperientzia bizi izan.

Elkarrekin elkarrizketa-ariketa batean murgildu ginen. Bertan, Ipar Irlandako gatazka politiko bortitzaren –zitalkeria handieneko garaietatik gaur egun arte– inguruko gogoeta pertsonal asko partekatu ahal izan genituen. Testuinguru politikoak eta sozialak jarraitzaile asko borroka armatura bultzatu zituela eta errepresioak areagotu egin zuela borroka hori ulertu genuen. Indarkeria nola gauzatu zen, indarkeria erabili zuen pertsona –soldadu batetik hasi eta erakunde armatuko kide bateraino– nola sentitu zen konprenitu genuen. Biktimen sufrimendua eta nolako egoera zailari aurre egin behar izan zioten ulertu genituen. Gaur egun hil zuen pertsonaren alabaren laguna den borrokalari ohi bat ezagutu genuen. Minez, galeraz, duintasunez, egiaz, justiziaz eta abar hitz egin genuen. Giza eskubideen kontzeptu garrantzitsuenei buruz hitz egin genuen, errespetuz, soilik hitzarekin. Elkarrizketa hauek, eta bertan esaten diren, onartzen diren, kritikatzen diren eta barkatzen diren gauzak eskatzen zaizkio benetan euskal gizarteari.

Xuban Intxausti (In Dialogue filmaren zuzendaria)

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea