Enpatia eta egia gatazkak kudeatzeko

Gauzak modu bakar batean ikusi beharrean begirada zabalagoa edukitzeko eta beren aurkariaren ikuspegitik begiratzeko gai diren pertsonei esker, gatazkak kudeatzeko eta konpontzeko aurrerapausoak ematen dira.

Baina, kasu batzuetan, eragindako indarkeria edo kaltea hain handia, eta mina hain sakona, saihestezinak bihurtzen direla. Horren ondorioz, gorrotoa eta mendekua hartzeko gogoa biktima batzuen barruraino sartzen direla. Eskubideen bortxaketa jasan duten pertsonek kasu askotan jasaten dituzten traumak arindu ahal izateko, eragindako kaltea bakarka eta gizarte-mailan aitortu behar da, eta gertatutakoaren egia, justizia eta ordaina ezagutu behar dira.

Horren haritik oso egokiak izan dira "egiaren batzordeak" deitutakoak, hau da, giza eskubideen urraketak ikertzeko zehazki eta epe jakin baterako sortutako erakunde ofizialak. Erakunde judizialak ez diren arren eta epaitu eta zigortu ezin duten arren, oso erabilgarriak izan dira gertakariak salatzeko. Baita biktimekiko enpatia eta elkartasuna sustatuko duen eta haien sufrimendua aitortuko duen beste memoria kolektibo bat sortzeko ere.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea