Pobreziaren zirkulua

Gizarte-bazterketa diru-sarrera gutxi edukitzea baino haratago doan faktore askotariko fenomenoa da. 2010. urteaz geroztik Nazio Batuek Pobrezia Indize Dimentsioaniztuna erabiltzen dute. Indize honek funtsezko hiru alderdi hartzen ditu kontuan: hezkuntza, osasuna eta bizi-maila. Bizi-mailari dagokionean, elektrizitatea, saneamendua, edateko ura, lurzorua, etxerako erregaia eta ondasunak eskuratzeko ahalmena neurtzen duten adierazleak erabiltzen dira.

Pertsona bat adierazle horien heren batera heltzen ez bada, pobrezia dimentsioaniztuneko egoeran dagoela esaten da. Eta ekonomian pobreziaren zikloa deitutakoan harrapatuta geratzen da. Hau da, baliabide ekonomikorik, sozialik eta kulturalik ez duen pertsona oraindik gehiago murgiltzen dute kanpoko laguntzarik gabe irtetea oso zaila den egoera batean. Eta, askotan, horrek ondorengo belaunaldietan ere eragiten du.

Hala ere, egiturazko zailtasunak egon arren, norberaren ahalegin handiari eta lagunen, familiaren, elkarteen edo gizarte-zerbitzuen laguntzari esker, pobrezia-zirkulutik irtetea lortzen dute batzuek.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea