Hiritargo emantzipatu baterantz

Mendebaldeko gizarteetan hiritargoak bere subiranotasuna bitartekari politikoen eta ekonomikoen esku laga izan du, bitartekari hauek hiritargoaren eskaerak eta beharrak kudea ditzaten. Kasu askotan bitartekari horiek interes partikularrak lehenetsi dituzte, hasieran eskatu zitzaien xedea bazterrean utzi ondoren. Ondorioz, herritarrek euren ordezkariak izan beharko luketenengan konfiantza galdu dute.

Zaila dirudi eskubideak urratzen eta hiritargoa betirako interes ekonomiko edo politiko jakinen mende jartzen dituen sistema bidegabetik eta zapaltzailetik urruntzea. Hala ere, gaur egun, elikadura, ekonomia, energia edo politika bezalako hainbat esparrutan herritarren burujabetza eta autokudeaketa berreskuratzeko helburu bateratua partekatzen duten beste bide batzuk zabaltzen ari dira. Mota honetako ekonomia soziala posible izan da herritarren ekimenen arteko loturari eta informazioa trukatzeari, garapen teknologikoari, eta naturaren eta gizakiaren errespetuan oinarritutako filosofia bati esker.

Zer gertatuko litzateke hiritargoak bere beharrak betetzeko inolako laguntzarik beharko ez balu eta bere interesak bideratzeko modua erabakitzeko aukera izango balu? Gizarte piramidalen ordez sare banatutan antolatuko bagina? Ekonomia lehiakorra izan beharrean elkarlanekoa izatera pasako balitz, eta bere helburua, baliabideen oparotasuna eta ez urritasuna modu ekologikoan eta iraunkorrean kudeatzea balitz?

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea