Bi armeniar elkartzen direnean Armenia bat sortzen da

Herri armeniarra munduko zaharrenetako bat eta, aldi beran, ezezagunenetako bat da. Kaukasoren hegoaldean dago, Asiaren eta Europaren arteko bidegurutzean. Armenia Historikoa deitutakoa Kaspiar itsasotik Mediterraneoraino zabaltzen zen, eta kristau-erlijioa onartu zuen lehen herria –III. mendean– izan zen. Bere kokapen geografikoa kontuan hartuta, persiarrek, erromatarrek, asiriarrek, otomandarrek, sobietarrek eta atzerriko beste hainbat potentziek okupatu dute historian zehar.

1915ean Inperio Otomandarrak herri armeniarraren aurkako genozidioa burutu zuen. Milioi bat eta erdi pertsona baino gehiago hil zituen eta hainbat herrialdetara exodo jendetsua eragin zuen.

1991n Sobietar Batasuna desegin zenean independentzia berreskuratu zuen Armeniako Errepublikak, gaur egun, Armenia Historikoko lurraldearen zati handi bat galdu du, Turkiarekin eta Azerbaijanekin mugak itxita ditu, eta krisi ekonomiko larri batean murgilduta dago. Ondorioz, bertako jende askok emigratzen jarraitzen du bizimodu hobea aurkitzeko itxaropenez. Diaspora armeniarrak Armenia Errepublikan bizi direnen kopurua hirukoizten du; hala ere, herri eta kultura armeniarrek indarrean jarraitzen dute herrialdearen mugetatik kanpo.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea