Kirola, dibertsitate funtzionala eta autonomia pertsonala

Ahal duten bizitza independenteena eta autonomoena egitea da dibertsitate funtzional fisikoa edo psikikoa duten pertsona askoren erronka. Eurei dagozkien erabakiak modu autonomoan –laguntzak jasoz bada ere– hartu ahal izatea, norberaren eta gizarteak ipini ahal izango dizkien mugak gaindituz.

Dominez eta txapelketez, eta irabazteaz edo galtzeaz haratago, kirolak norberaren hobekuntza, lagunartekotasuna edo bizitza osasungarria bezalako balioak transmititzen ditu, eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako aukera bat izan daiteke autonomoagoak izateko, gizarte-harremanak hobetzeko eta zenbaitetan gauzak zail jartzen dizkien gizarte batean integratuagoak sentitzeko.

Horretarako, mugikortasuna eta igerilekuetara eta kirol-ekipamenduetara sarrera bermatuko duten politika publiko egokiez gain, garrantzitsua da familien, hurbilen dauden pertsonen eta gizarte osoaren parte-hartzea. Parte-hartze hori ez da gehiegizko babesa emateko, baizik eta pertsona horiei behar dutenean laguntzeko eta babesteko, praktikatzen duten kirola elite-mailakoa den ala ez kontuan hartu gabe.

2019 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea