Musika-talentuak ez du maila sozialik, arrazarik edo erlijiorik. Horregatik, munduan zehar, musika esperientzia askotan erabiltzen da arlo txirotuetan haurrak indarkeriatik eta bazterketatik urruntzeko.
Berdin dio musika klasikoa, herrikoia, rap, samba edo beste edozein motatakoa izan; musikako zentro komunitariotan eta eskoletan irmotasuna, esfortzua, diziplina, jarraikitasuna eta talde-lana bezalako balioak transmititzen dira. Taldean jotzea eta kantatzea elkarrekin bizitzeko modu bat da. Bertan, norbanakoaren ekarpenak helburu kolektiboak ditu.
Musikak, lehendabizi, norbanakoarengan eragiten du, bere buruarengan konfiantza eta autoestimua hobetuz. Familian, gurasoak harro sentitzen dira euren semeak edo alabak abestu, dantzatu edo instrumentu bat jotzen duela ikustean. Eta, azkenik, indarkeriatik ihes egiten duten gazte horien heziketari eta garapenari esker, komunitate osoa irabazten ateratzen da.