Mota honetako kultur ekimenetatik baztertuta dauden kolektiboen eskuragarritasuna hobetzeko aurreikusitako jardueren artean, Giza Eskubideen Zinemaldiak eta DSS2016EUk Girlhood (2014) pelikularen emanaldia eta, ondoren, mahai-ingurua antolatu dituzte Donostiako Espetxean.
Frantzia. Zuzendaritza: Céline Sciamma. Ekoizpena: Bénédicte Couvreur / Hold-Up Films & Productions, Lilies Films. Gidoia: Céline Sciamma. Argazkia: Crystel Fournier. Musika: Para One. Muntaketa: Julien Lacheray. Aktoreak: Karidja Touré, Assa Sylla, Lindsay Karamoh, Marietou Touré, Idrissa Diabate. Iraupena: 112 min
Marieme familia-inguruneak, kale itsu batera daraman eskola-ibilbideak eta auzoko mutilen legeak zapalduta bizi da, baina hiru neska askatasunzale ezagutzean, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatuko ditu eta ikastetxea utziko du, bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den itxaropenarekin.