LAND OF MINE / UNDER SANDET (2015)

Land of Mine

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Ostirala, 2016(e)ko apirilak 15 / 19:30

4,20 € (Sarreren salmenta)

Gerra presoei eskainitako tratu (des)egokia

Danimarka-Alemania. Zuzendaritza: Martin Zandvliet. Ekoizpena: Mikael Chr. Rieks, Malte Grunert / Nordisk Film Production, Amusement Park Film, K5 International. Gidoia: Martin Zandvliet. Argazkia: Camilla Hjelm Knudsen. Musika: Sune Martin. Muntaketa: Per Sandholt, Molly Malene Stensgaard. Aktoreak: Roland Møller, Louis Hofmann, Joel Basman, Mikkel Boe Følsgaard, Laura Bro. Iraupena: 101 min

HIZKUNTZA: daniera, alemana, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Danimarka, 1945eko maiatza. Tropa alemanak herrialdetik bota dituzte. Bigarren Mundu Gerra amaitzear dago. Naziek ipinitako bi milioi mina baino gehiago oraindik herrialdearen mendebaldeko kostaldean daude ipinita. Aliatuek bi mila preso aleman inguru –ia nerabeak eta prestaketa espezifikorik gabe, gehienak– haiek kentzera behartzen dituzte.

Ehunka gerra-preso hil ziren Danimarkaren oraintsuko historiaren gertakari bortitzenetako batean oinarritua, pelikulak gerra bukatzen denean gertatzen denari, baina batez ere, gizateriari buruz hitz egiten du: nazien terrorea irudikatzen dutenekiko gupida sentitu daiteke?

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea