DER STAAT GEGEN FRITZ BAUER (2015)

Der Staat Gegen Fritz Bauer

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Larunbata, 2016(e)ko apirilak 16 / 22:30

4,20 € (Sarreren salmenta)

Trantsizio justizia

Alemania. Zuzendaritza: Lars Kraume. Ekoizpena: Thomas Kufus / Zero One Film, Terz Film. Argazkia: Jens Harant. Musika: Julian Maas, Christoph M. Kaiser. Muntaketa: Barbara Gies. Aktoreak: Burghart Klaussner, Ronald Zehrfeld, Sebastian Blomberg, Jörg Schüttauf, Lilith Stangenberg. Iraupena: 105 min

HIZKUNTZA: alemana, ingelesa, yiddish / AZPITITULUAK: gaztelania

1957an Hesse-ko estatuko Fritz Bauer fiskal nagusiak Adolf Eichmann kriminal nazia –judu asko kontzentrazio-eremuetara deportatu izanaren arduraduna– Argentinan ezkutatuta bizi dela erakusten duten frogak jasotzen ditu. Danimarkako atzerrialditik itzuli zenetik, Bauerrek urteak daramatza Hirugarren Reich-en egindako krimenak Alemaniako auzitegietara eramaten saiatuz, baina arrakasta handirik gabe, agintariak euren iragana lehenbailehen ahazten saiatzen direlako. Eichmann atxilotzeko Alemaniako sistema judizialean ia konfiantzarik ez duenez, Bauer Mossad-ekin jartzen da harremanetan. Hori traizio-ekintza da. Bauerrek ez du Holokaustoaren ondoriozko mendekua bilatzen; bere ustez, ordea, iraganeko krimenak epaitzea garrantzitsua da herrialdearen etorkizunerako.

Aukeraketa: Nuremberg International Human Rights Film Festival (Alemania)

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea