"1961etik 150etik gora herrialdetan dagoela, Amnesty Internationalek mundu osoko pertsonen alde eta pertsonekin lan egiten dugu, biztanle guztiek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean zehaztutako giza eskubide guztiak erabil ditzaten.
Amnesty Internationalek erabateko independentzia ekonomikoz eta politikoz lan egiten du. Gure erakundeak gobernuen eta alderdi politikoen diru-laguntzak hartzeari uko egin dio gure inpartzialtasunari eta ekintza-askatasunari eustearren.
Testuinguru horretan, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia babestea erabaki dugu, horiek betetzen ez direla salatzeko eta horien berri zabaltzeko bitartekoa den neurrian. Babes horren erakusgarri, sari bat emango dugu (Nestor Basterretxeak dohaintzan emandako eskultura) Amnesty Internationaleko kideek eta ikus-entzunezko sektoreko profesionalek eratutako epaimahai baten erabakia jarraituz".