Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria

Tony Gatlif

w-gatlif1948an Aljerian jaioa, Tony Gatlif –bere zineman beti militante eta ahaztuen ahotsa– ijito-herriaren kronista ofizial bihurtu da bere ibilbide zabalean. Aktorea, gidoilaria, musikaria eta zuzendaria, hirurogeiko hamarkadaz geroztik Frantzian bizi da. Bertan, 1975. urtean, La Tête en ruine izeneko bere lehen film luzea zuzendu zuen. Oraindik ez da estreinatu. Beranduago, Aljeriako gerrari buruzko La Terre au ventre (1978), eta Granadan eta Sevillan filmatutako Corre gitano (1981) –ijitoen kulturara egindako lehen hurbilketa– pelikulak egin zituen. Ondoren Les Princes (1983) filmatu zuen. Bertan, Parisko banlieuen ijito-komunitateetara hurbildu zen.

1992an Tony Gatlifek bere pelikula garrantzitsuenetako bat egin zuen, Latcho Drom dokumentala –ijitoen musikari egindako benetako omenaldia–. Lan honekin Cannesko Zinemaldian hartu zuen parte. Beranduago Gadjo dilo (1997) zuzendu zuen. Lan honekin izugarrizko arrakasta lortu zuen kritikaren eta publikoaren artean. Vengo (2000) lanarekin Antonio Canales-ek debuta egiten du zineman. Exils (2004) Andaluzian eta Magreben barrena egindako musika-bidaia da. Lan honekin Zuzendari Onenaren Saria eskuratu zuen Cannesen. Liberté (2010) lanean Bigarren Mundu Gerran ijito-herriaren genozidioa kontatzen du. Indignados (2012) lanean Stéphane Hessel-en Indignez-vous! manifestua egokitu zuen eta 2014an Geronimo zuzendu zuen.

Sari eta aipamen ugari jaso dituen pasioz eta konpromisoz betetako ibilbide luze baten lagin txiki bat baino ez da hau.


2015portillo web
Lourdes Portillo
2014gued
Robert Guédiguian
2013patricio-guzman
Patricio Guzmán
2012iciar-bollain
Iciar Bollain
2011kim-longinotto
Kim Longinotto
2010goran-paskaljevic
Goran Paskaljević
2009jose-luis-borau
José Luis Borau
2008elias-querejeta
Elías Querejeta
2007pilar-bardem
Pilar Bardem
2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea