Aiete K. E.
apirilak 14 – ekainak 12
astearteatik ostiralera: 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
igandeak: 10:00 – 14:00
Nazioarteko “arpillera” erakusketa honetan, mundu osoko emakumeek gatazkak eta giza eskubideen aurkako urraketak ohikoak diren testuinguruetan izan dituzten bizipenak kontatzen dituzte, etxeko materialak erabiliz: haria, orratzak eta oihal puskak. “Jositako ahots” hauek oroimena eta justiziarako ekarpenak dira, zalantzarik gabe. Erakusketak Txile, Ipar Irlanda, Espainia, Erresuma Batua, Argentina, Kolonbia, Zimbabue eta Peruko lanak, besteak beste, biltzen ditu.
Roberta Bacic komisariarekin bisita gidatuak egiteko: 943 48 19 75
Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
apirilak 5-22
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan izeneko erakusketa 27 argazkik osatzen dute, eta argazki horietan Kenyan, Hegoafrikan, Kamerunen, Zambian eta Ugandan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzen diren gizon-emakumeak ikus ditzakegu.
Amnesty Internationalek ekoiztatuko erakusketa honek ez ditu ahots eta mezu homofobo eta transfoboak irudikatu nahi; ez ditu islatu nahi indarkeria, diskriminazioa eta lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualen (LGBTI) giza eskubideen urraketak sustatzen dituzten jokabideak. Aitzitik, “ikuspegi positiboa” du: euren eskubideen alde eta LGBTI komunitatearen eskubideen alde bizia ere ematen duten gizon-emakumeen aurpegiak eta gorputzak erakutsi nahi ditu.
Erakusketa honen bidez, agerian utzi nahi dugu, eta ulertarazi, Afrikan aktibista eta herritar anonimoek egunero egiten diotela aurre gorrotoari. Erakusketa honek argiz eta kolorez betetzen du intolerantziaren aurkako eguneroko borroka, eta omenaldia egin nahi die maitatzea delitua ez dela babesteagatik bizia galdu duten bi pertsonari: Noxolo Nogwazari eta Jean-Claude Roger Mbédéri.
San Telmo Museoa
apirilak 8 – uztailak 3
astearteatik igandera: 10:00 – 20:00
“Melhfak Saharako emakumeek janzten dituzten oihal distiratsuak dira. Emakume errefuxiatuek marraztutako, tindatutako eta margotutako melhfa hauek erbeste baten historia kolektiboa kontatzen dute: emakume sahararrek, seme-alabentzako itzala egiteko beraien soinekoak basamortuko zuhaitzetara lotuta, lur arrotzean lehen jaimak altxatu zutenekoa”. Federico Guzmán artista sevillarraren hitzak dira. Berak sortu du Tuiza, Donostiako San Telmo Museoan ipiniko den jaima, gizartearekin, artearekin eta kulturarekin lotutako ekintzen programa zabal baten ardatza izango dena.
Tuiza erresistentziari eginiko omenaldia da, mundua desberdinkeriaz betetzen duten bidegabekeriak gainditzeko gaitasunaren aitorpena. Gainera, hassanieraz, tuiza hitzak emakumeen arteko elkartasuna esan nahi du, elkarlana. Eta asmo horrekin sortu dugu Hondar artean proiektua, Donostia 2016ren eta San Telmo Museoaren ekimenez, askotariko kolektibo eta eragileen laguntzaz eta esfortzuaz.
Jaima honen bidez, Hondar artean proiektuak Saharako herriaren egoera zehatza hartuko du abiapuntutzat, Europako eta munduko bidegabekeria eta desberdintasunen isla bait da. Modu horretan, nazioarteko lankidetzari, espoliazioari, baliabide naturalei, giza eskubideei eta bakegintzan emakumeek duten paperari buruzko hausnarketa bultzatuko da. Horretarako eta salaketa eta erresistentzia egiteko bitarteko bezala, topaketak eta hainbat adierazpen artistikoz baliatuta, zinea, musika edo arte plastikoak kasu. Jarduera-programa zabala herritar guztiei zabalduko zaie.
Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)
apirilak 11-24
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 16:00 – 20:00
larunbatak eta igandeak: 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00
Erakusketa: 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako bakarkako eta taldeko margolanen XII. Erakusketa. 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua dela eta, kultur eskubidearen gaia landu dute, honen inguruan hausnartu eta ideia eta gogoeta hauek irudikatu dituzte egindako lanetan. A-4tik 1x2 metro bitarteko formatuko lanak daude ikusgai.
Sari banaketa: Apirilaren 17an, igandean, Udaleko Batzar Aretoan (12:00tan).
FNAC
martxoak 20 – apirilak 28
astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:30
Urtero legez, FNAC Espainiak Giza Baloreen PHotoEspaña OjodePez Sariaren argazki irabazleen eta finalisten aukeraketa bat ikusgai jartzen du. 2015ean saritutako Christian Rodríguezen (Montevideo, Uruguay, 1980) Una flor mixe seriea Maluco-ko –Oaxacako Tehuantepeco Istmoren iparraldean dagoen herri txiki bat– Mixe komunitatean egina dago, eta Latinoamerikako nerabeen haurdunaldia eta etxeko sexu-gehiegikeria jorratzen ditu, komunitate honetako kide den Gloria 13 urteko neska baten bitartez.
Europarantz egindako migrazioak, emakumeen gizarte-mugimenduak edo Estatu Batuetako erreserba indiarrak dira erakusketa kolektibo eta ibiltari honetan aztertu diren beste gai batzuk.