Haur eta gazte saioak

Bram Barrabas (Brammetje Baas, 2012)

bram barrabasHiperaktibitatea eta hezkuntza-sistema

Herbehereak. Zuzendaritza: Anna van der Heide. Ekoizpena: Burny Bos, Ruud van der Heyde / Bos Bros. Film & TV Productions, Benelux Film Distributors, Inspire Pictures, Algemene Vereniging Radio Omroep (AVRO), Cinema Junior. Gidoia: Tamara Bos. Argazkia: Jan Moeskops. Musika: Fons Merkies. Muntaketa: Michiel Reichwein. Aktoreak: Coen van Overdam, Katja Herbers, Tjebbo Gerritsma, Roosmarijn van der Hoek, Isabelle Smit. Iraupena: 83 min

Bram zazpi urteko haur bat da. Bera inguratzen duen munduak pentsatzeko asko ematen dio eta "Izen onenen" eta "Hitz onenen" bilduma egiten du liburuxka batean. Bram "handien eskolara" joan eta lehenengo mailan hasteko deseatzen dago, baina Fish jauna zorrotzaren gelan tokatu zaio. Bere irakasle berria, hertsi eta disziplinazkoa da eta ez zaio axola Bram-en barne mundua. Gure protagonista txikia, geratu gabe mugitzen da, eta ez da sekula eskolako lanetan kontzentratzen. Baina Fish jaunak ahalegin guztiak egingo ditu Bram-en gauzak "behar diren bezala" egiteko. Bram-en gurasoek zailtasunak izango dituzte semearen zoriontasuna eta irakasle berriaren egiteko modu berrietara moldatzearen arteko oreka lortzeko.

 

Girlhood (2014)

girlhoodNerabe errebeldeak, kausarekin?

Frantzia. Zuzendaritza: Céline Sciamma. Ekoizpena: Bénédicte Couvreur / Hold-Up Films & Productions, Lilies Films. Gidoia: Céline Sciamma. Argazkia: Crystel Fournier. Musika: Para One. Muntaketa: Julien Lacheray. Aktoreak: Karidja Touré, Assa Sylla, Lindsay Karamoh, Marietou Touré, Idrissa Diabate. Iraupena: 112 min

Marieme familia-inguruneak, kale itsu batera daraman eskola-ibilbideak eta auzoko mutilen legeak zapalduta bizi da, baina hiru neska askatasunzale ezagutzean, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatuko ditu eta ikastetxea utziko du, bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den itxaropenarekin.

 

Koko, dragoi txikia (Der kleine Drache Kokosnuss, 2014)

koko dragoi txikiaAdiskidetasunaren balioa

Alemania. Zuzendaritza: Hubert Weiland, Nina Wels. Ekoizpena: Gabriele M. Walther / Caligari Film, Universum Film, ZDF. Gidoia: Mark Slater, Gabriele Walther. Musika: Danny Chang, Stefan Maria Schneider. Iraupena: 80 min

Koko eta Oskar kanpotarrak dira Dragoi uhartean. Koko, hegan egiterik ez duen dragoi-hegalaria da; Oskar, berriz, barazkijalea bihurtzea erabaki duen haragijalea. Bi lagunek izugarrizko abenturak biziko dituzte Matilda arantzurdearekin; hirurek, abenturaz abentura forma eta tamaina ezberdinetako dragoiak ezagutuko dituzte.

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea