Kultur Etxeetako Zikloa

Omar (2013)

w-omarFilmazpit

LOIOLA K. E. / APIRILAK 7 / 19:00

Palestina. Zuzendaritza: Hany Abu-Assad. Iraupena: 98 min

Omar gazte palestinarra da eta balak saihestera ohitu da, Nadiari, bere maitasun sekretuari, bisita egin eta horma gurutzatzen duen bakoitzean. Egunez okin lanak egiten ditu; gauez, berriz, Israelen okupazioaren kontra borrokatzeko prestatzen da.

 

Tryouts (2015)

w-tryouts(H)EMEN HER(E)

LUGARITZ K. E. / APIRILAK 13 / 19:00

AEB-Espainia. Zuzendaritza: Susana Casares. Iraupena: 14 min

Nerabe izatea ez da erraza, batez ere Nayla-rentzat –bere ikastetxe berriko animatzaile-taldean sartu nahi duen estatubatuar musulmana–.

 

Rastros de sándalo (2014)

w-rastros de sndaloLUGARITZ K. E. / APIRILAK 13 / 19:00

Espainia-India-Frantzia. Zuzendaritza: Maria Ripoll. Iraupena: 95 min

Mina arrakasta handiko aktore indiarrak ezin du Sita ahizpa txikia ahaztu. Euren ama hil ondoren indarrez elkar banandu zituzten ahizpa eta bera. Hogeita hamar urte beranduago, Sita ondo dagoela eta Bartzelonan bizi dela jakiten du. Orain Paula izena du, biologoa da eta ez du bere iraganari buruzko oroitzapenik.

 

 

Mensajes de frontera (2016)

w-mensajes de fronteraDSS2016EU

ERNEST LLUCH K. E. / APIRILAK 14 / 19:00

Euskadi-Espainia. Zuzendaritza: Xuban Intxausti. Iraupena: 68 min

Sergi Cámara Europako hegoaldeko mugan 10 urte baino gehiago lanean daraman fotokazetari dokumental bat da. Bere proiektu berrian aspalditik Europan bizi diren etorkinei argazkiak ateratzeaz gain, etorkin horiei muga gurutzatu berri duen jendeari mezu bat igortzeko eskatzen die. Ceutan egindako dokumental bat da, Europa Transit esparruaren barruan. Europa Transit Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltarietako bat da.

 

Gora Gasteiz – Izan kolore, sé color (2016)

w-gora gazteizGora Gasteiz

EGIA K. E. / APIRILAK 18 / 19:00

Euskadi. Zuzendaritza: Beñat Fontaneda Elguea. Iraupena: 58 min

The documentary tells us how, after the summer of 2014, Vitoria Gora Gasteiz was born, a citizen movement based on the active participation of numerous players which took the decision to make this a supportive, just and multicultural city.

2014ko uda ondoren, Gasteizen herri mugimendu bat sortu zen. Mugimendu horrek, agente askoren parte-hartze aktiboan oinarrituta, hiri-eredu solidario, bidezko eta kulturaniztunaren alde egitea erabaki zuen. Horixe da dokumental honetan kontatzen dena.

 

Miele (2013)

w-mieleFilmazpit

INTXAURRONDO K. E. / APIRILAK 19 / 19:00

Italia-Frantzia. Zuzendaritza: Valeria Golino. Iraupena: 96 min

Irenek 32 urte ditu eta bakarrik bizi da. Denbora luzea darama sufritzen ari diren pertsonei laguntzen: euren agoniarekin amaitu nahi duten gaixo terminalei eta etengabeko sufrimenduarekin bizi diren eta hiltzeko laguntza eskatzen duten pertsonei.

 

Energia trantsizioak: piztu aldaketa! (2016)

w-energia trantsizioakEkologistak Martxan

OKENDO K. E. / APIRILAK 20 / 19:00

Euskadi. Zuzendaritza: Ander Salsamendi. Iraupena: 40 min

Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da (klima aldaketa, erauzketen kalteak, energia pobrezia, korporazioen boterea, mundu-mailako desorekak, etab.). Baina badira munduan zehar honen aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak.

 

Inmigrazioa film laburrean

w-inmigrazioa film laburreanFilmazpit

TOMASENE K. E. / APIRILAK 21 / 19:00

Immigrazioaren inguruko film laburren bilduma: Aïssa (2014), Bahar in Wonderland (2014), Einspruch IV (2012), Rétention (2013) eta Se taire (2013).

 

 

Difret (2014)

w-difretFilmazpit

AIETE K. E. / APIRILAK 22 / 19:00

Etiopia-AEB. Zuzendaritza: Zeresenay Berhane Mehari. Iraupena: 96 min

Adis Abeba-n, letradu baten laguntza behar duten emakume eta haur txiroei laguntza emateko sare bat sortu du Meaza Ashenafi abokatuak. Poliziaren eta Gobernuaren etengabeko jazarpenari aurre egin behar dio. Hala ere, Hirut 14 urteko neskatxa defendatzera ausartzen da. Eskolatik bueltan bahitu eta bortxatu zuten neska honek, ihes egin aurretik, bahitzaileetako bat hiltzea lortu zuen.</p

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea