2017.03.15
Apirilaren 15etik 22ra arte izango den den Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiaren Gazte Epaimahaiko hautagaiek aukeratuak izan diren egiaztatu dezakete jada Bakearen eta Giza Eskubideen web orrialdearen bidez eta lotura honen bitartez.
2017.03.03
San Telmo Museoak, martxoaren 4tik maiatzaren 21era, Waste Lands: Lur suntsituak erakusketa eskainiko du. Erakusketa hau San Telmok eta Es Baluardek elkarrekin ekoiztua da, eta Piedad Solans da bere komisarioa.
2017.02.24
Clash / Eshtebak (2016) film egiptoarrak, Mohamed Diab-ek zuzenduak, emango dio hasiera, martxoaren 31n, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiari, hiriko Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutakoari.
2017.02.24
Clash / Eshtebak (2016) film egiptoarrak, Mohamed Diab-ek zuzenduak, emango dio hasiera, martxoaren 31n, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiari, hiriko Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutakoari.
2017.02.07
Donostiako 15. Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahairako izen-emate epea zabaldu da 18 eta 30 urte arteko gazteentzat. Martxoaren 15era arte, gazteek www.zinemaetagizaeskubideak.eus web gunean izena eman dezakete.
2017.02.06
Teresa eta Galtzagorri, Printze Txikia eta Ma vie de courgette pelikulak proiektatuko dira hezkuntza zentroei zuzendutako goizeko saioetan. Izen emate epea zabalik dago.
2017.02.02
Giza Eskubideen Zinemaldiak, Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatuak, Hernán Zin-ek zuzendutako Nacido en Siria (2016) dokumentalaren proiekzio berezia aurkeztuko du datorren asteartean, otsailaren 14an, 19:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean.
2016.10.13
Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen Zinemaldian Oskar Tejedor zuzendari gipuzkoarraren En tránsito dokumentala estreinatuko da, urriaren 14an, ostirala, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean.
2016.05.24
Amaia Vegak eta Daniela Rojasek, Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiko Gazte Epaimahaikideak, Fisaharan parte hartzeko aukera izango dute. Saharako Nazioarteko Zinemaldia Dajlako kanpamenduan (Tindouf, Arjelia) egingo da, urriaren 11tik 16ra. Fisahara da errefuxiatuen kanpamendu batean ospatzen den zinemaldi bakarra.