Donostia Kultura
Donostiako Udala

Berriak

Hasi dira familia tailerrak Hondar arteaneko jaiman

Tuiza

2016.05.04

Maiatzaren 7tik aurrera, San Telmo Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Hondar artean-eko familientzako jarduerak hasiko dira. Tailerrak, familiei zuzenduta daude ( 6-12 urte bitarteko haurrekin) eta doakoak izango dira.

Jarraitu irakurtzen

"Diez años y divorciada" filmak Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

2016.04.22

Diez años y divorciada (Khadija Al-Salami; Yemen-Frantzia-Arabiar Emirerri Batuak, 2015) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian. Filma, Splendor Films ekoiztetxeak banaturik, irailaren 9an estreinatuko da Estatuan.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketan parte hartu duten gazteak lanak amaitzen ari dira

2016.04.21

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Euskal Herriko, Europako (Italia, Herbehereak, Alemania, Danimarka eta Polonia) eta Mendebaldeko Saharako 30 gazte giza eskubideekin lotutako gaiei buruzko film laburrak sortzeko lanean ari dira SOS Arrazakeriaren eta Zazpi t'erdi ikus-entzunezko ekoizpen-etxeko laguntzaileen lankidetzarekin, DSS2016EUk eta Zinemaldiak berak antolatutako Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketaren programazioaren barruan.

Jarraitu irakurtzen

Donostia 2016k eta Giza Eskubideen Zinemaldiak "In Dialogue" estreinatuko dute

In Dialogue

2016.04.21

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XIV. edizioaren programazioaren baitan, Donostia 2016k In Dialogue dokumentala aurkeztuko du, Ipar Irlandako gatazka politiko bortitzean murgilduta egon ziren pertsonekin egindako solasaldi-ariketaren berri ematen duena.

Jarraitu irakurtzen