Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Emeek emana" erakusketa Aiete Kultur Etxean

Emeek emana

2017.03.22

Giza Eskubideen 15. Zinemaldiarekin batera prestatutako Emeek emana erakusketa, zabalik egongo da martxoaren 23tik maiatzaren 7ra arte Aiete Kultur Etxean.

Argazki eta kontakizunez osaturiko erakusketa. Euskal Herrian Estatu kolpea, gerra eta frankismo testuinguruhistorikoan emakumeen ikuspegia jasotzen duena.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien inguruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa.

Erakusketa honekin zabaldu nahi dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zuten garrantzia erabakigarria.

Mauro Saravia eta Intxorta 1937 Kultur Elkartearen erakusketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.