Donostia Kultura
Donostiako Udala

Emakume oroigarrien oroimenak

40 urtez, Gerra Zibilean eta diktaduran zehar gertatutakoari buruzko kontakizun ofizialetik aldentzen zen interpretazio oro isilarazi zuen frankismoak. Hala, ezkutuan geratu dira garai hura sufritu zuten emakumeen istorioak, garai haiei aurka eta aurre egin zieten emakumeenak.

Beldurra, errepresioa eta patriarkatuaren eragina izan ziren emakume ausart horien istorioak ezkutuan mantentzera eraman zutenak, askatasunaren alde eta seme-alabak aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume haien istorioak. Euren testigantzak, euren oroitzapenak, kasurik onenean ahoz transmititu izan dira familiaren barruan.

Gaur egun, anitzak dira memoria horiek berreskuratzen saiatzen ari diren ekimenak, indarkeria isilpean jasan behar izan duten pertsonei eta kolektiboei ahotsa ematen dietenak. Publikoki partekatzea eta sufritutako oinazea komunitateak aintzatestea oso lagungarria izan daiteke oroitzapen traumatikoak arintzeko eta elkarbizitza errazteko.

b-ama nora goaz 3

Filma: Ama, nora goaz?