Indarkeria matxista mundu osoan zabaldutako gaitz bat da; gizarte klase, erlijio eta ideologia guztiak zeharkatzen ditu. Dena den, pertsona eta leku jakin batzuetan, zirkunstantzia pertsonalek eta sozialek indarkeria hori bortitzagoa eta generalizatuagoa izatea eragin dezakete.
Indiaren kasuan, kastaren araberako diskriminazio soziala debekatuta dago konstituzionalki 1950az geroztik; ordea, sakon sustraituta jarraitzen du populazioaren sinesmenetan. Horrek eragiten du emakumea behe-mailako errenkarnaziotzat hartzea, eta gizon askorentzat objektuak izatea, haiek erabiltzeko eskubide osoarekin. Eta gizon askok ere sufritzen dituzten pobreziak eta marjinazioak areagotu egiten dute emakumeen gaineko menderakuntza sexuala eta soziala.
Indarkeria hau, neurri handi batean, etxeko eta familiako eremuan geratzen da isilean gordeta, eta gai pribatu bat balitz bezala ikusten da. Dena den, 2012an Delhiko autobus batean neska ikasle bat gizon talde batek bortxatu eta ondoren hil zenean, herrialde osoak kontzientzia hartu zuen eta mobilizatu zen jarrera matxisten, patriarkalen eta inpunitatearen aurka. Hala eta guztiz ere, etenik gabe jarraitzen dute emakumeen aurkako erasoek.
Filma: Anatomy of Violence