Donostia Kultura
Donostiako Udala

Tradizioa berritzea

Mongolian, munduko gainerako lekuetan bezala, ugariak dira usadioak, ohiturak eta tradizioak gizonezkoei eta emakumezkoei bereizitako rolak ematen dizkietenak. Oro har, gizonek espazio publikoan garatzen dituzten jarduerak, eta komunitate guztiaren errekonozimendua jasotzen dute. Emakumeei, aitzitik, eremu pribatuko zereginak dagozkie, gutxietsitakoak askotan.

Hala eta guztiz ere, nagusitutako usadioei eta ohiturei desafio egitera ausartu izan diren emakumeez josita dago historia, eta lehen debekatuta zituzten bideei ekin dietenak.

Emakume ugariren borrokei eta aldarrikapenei esker, parekideagoa eta bidezkoagoa da nolabait gaur egungo gizartea.

b-la cazadora del guila 3

Filma: La cazadora del águila