Donostia Kultura
Donostiako Udala

Arabiar Udaberrien arrastoaren atzetik

2011ko urtarrilaren 25ean Tahrir plazako matxinadak hasi ziren Egipton. Gazteriak, sare sozialen bitartez mobilizatuak, eta korrupzioaz, pobreziaz eta askatasun faltaz nazkatuta zegoen populazioak, lortu egin zuten 2011ko otsailaren 11n Hosni Mubarakek presidentziari uko egitea, boterean 30 urtez egon ondoren.

2012an egin ziren aurreneko hauteskunde gardenak Egiptoko historian, eta Mohamed Mursi islamista, moderatutzat hartutakoa, izan zen garaile, bigarren itzulian eta botoen %51rekin bakarrik. Bere Gobernuak, Anaitasun Musulmanak babestuak, ez zuen sendotzea lortu, ordea. Hala, garraztu egin ziren protestak, 2013ko uztailaren 3an Armadak estatu kolpea eman eta presidente Abdulfatah Al-Sisi altxatu zuen arte. 2014ko ekainean, presidentziarako hauteskunde berriak egin ziren eta hala bermatu zuen Al-Sisik bere kargua.

Sei urte baino gehiago igaro dira Arabiar Udaberriak hasi zirenetik, eta ezegonkortasun politiko eta sozial izugarri batean murgilduta jarraitzen du Egiptok; populazioa polarizatuta dago, modernitate handiagoa aldarrikatzen duen hiriko gazteria teknologiko baten eta sektore zahartuagoek eta landatarrek defendatutako jarrera kontserbadoreenen artean.

b-clash 4

Filma: Clash / Eshtebak