Donostia Kultura
Donostiako Udala

Centro Penitenciario

Bring the Sun Home (2013)

foto martutene

Mota honetako kultur ekimenetatik baztertuta dauden kolektiboen eskuragarritasuna hobetzeko aurreikusitako jardueren artean, Giza Eskubideen Zinemaldiak Bring the Sun Home pelikularen emanaldia eta, ondoren, mahai-ingurua antolatu ditu Donostiako Espetxean.

Italia. Zuzendaritza: Chiara Andrich, Giovanni Pellegrini. Ekoizpena: Sole Luna – Un ponte tra le culture. Sponsor: Enel Green Power. Argazkia: Chiara Andrich, Giovanni Pellegrini. Muntaketa: Chiara Andrich, Giovanni Pellegrini. Iraupena: 67 min

Argi elektrikorik gabeko El Salvadorreko herri batean bizi diren Maura eta Rosa bi emakume ia analfabeto Indiako Barefoot College-ra heldu berri dira, mundu osoko beste berrogei emakumerekin batera, eguzki-panelak ipintzen ikasteko ikastaro bat egiteko. Inoiz ez dituzte euren familiak hainbeste denbora bakarrik utzi eta ez dute ingelesez hitz egiten. Aldi berean, Peruko hegoaldean, handik itzuli berri diren Jeny-k eta Paula-k erakusten dute Barefoot Collegen ezinezkoa posible bihurtzen dela. Lehen, emakumeak eta amak ziren. Orain, herriz herri panelak ipintzen eta eguzkia etxera eramaten diharduten eguzki-ingeniari ere bihurtu dira.