Donostia Kultura
Donostiako Udala

Hinduismoa, kastak eta tradizioa

Indiak 1.200 milioitik gora biztanle ditu, eta hinduismoa da erlijiorik zaharrena eta nagusiena herrialdean. Kalkuluen arabera, populazioaren %80 dira hinduistak.

Kasten sistemak –legez abolitua– gizakiok Brahma jainko hinduaren gorputzetik sortuak garen sinesmenean du oinarria; eta, bere gorputzaren zein ataletik jaioa izan, horren arabera lau kasta nagusi sortzen dira, hainbat eta hainbat azpikastarekin. Kasta horietatik guztietatik kanpo, dalit edo kasta ukiezina kokatzen da, gizarteko parienak barnean hartzen dituena.

Kastak hereditarioak dira eta erabaki egiten dute pertsonen bizitza eta heriotza, euren maila sozioekonomikoa, lana, ezkontza. Egia bada ere hiri handietan tradizio horiek indarra galtzen ari direla, Indiako populazioaren %70 gutxi gorabehera landa eremuetan bizi da, non ohitura horiek bizi-bizirik dirauten.

b-land of the gods 3

Filma: Land of the Gods / Dev Bhoomi