Donostia Kultura
Donostiako Udala

Uruguai, diktadura zibiko-militarra

1973ko ekainean, Uruguaiko Juan María Bordaberry lehendakariak, indar armatuekin itundu ondoren, Parlamentua desegin eta Estatu Kontseilu bat sortu zuen, funtzio hauek bere gain hartuko zituena: konstituziogilea, legegilea eta gobernuaren kontrolarena. Era berean, debekatu egin zituen alderdi politikoak eta erakunde sozialak. 1985eko otsailera arte, 12 urte luze izan ziren diktadura zibiko-militar horren pean.

Condor Planaren barruan, Amerikako Hegoaldeko Konoa delakoaren beste herrialde batzuetan bezala, Uruguaiko diktadurak gogor zapaldu zuen askatasunaren aldeko edo erregimenaren aurkako edozein adierazpide. Eta, batik bat, desagerpen behartuak praktikatu ohi ziren bitartean Argentinan eta presoen exekuzioa Txilen, kartzelaratze masiboak eta luzarokoak izan ohi ziren errepresio teknika nagusia Uruguain. Kartzeletan eta atxiloketa zentroetan, xehe-xehe aztertutako torturak praktikatzen ziren.

Kalkuluen arabera, Uruguaiko diktadurak ia 380.000 pertsona –populazioaren %14– behartu zituen erbesteratzera.

b-migas de pan

Filma: Migas de pan