Donostia Kultura
Donostiako Udala

Ezkontza behartuak, Europan ere bai

Ezkontza behartuak oso hedatuta egon ziren Europan joan den mendearen hasierara arte, baina galtzen joan ziren denborarekin. Gaur egun gora egiten ari dira, batez ere Asiatik etorritako inmigranteen komunitateen artean. Horrexegatik, 2015eko uztailean, Espainiako kode penalaren erreforma bat sartu zen indarrean, eta beste neurri batzuen artean, delitu espezifikotzat hartu ziren ezkontza behartuak.

Delitu horren biktimak neskatilak edo oso emakume gazteak izaten dira oro har, behartu edo hertsatu egiten dituztenak haiek baino zaharragoak diren gizonekin –askotan senideak– ezkontzera. Halako ezkontzei uko egingo baliote edo ihes egingo balute, gaitzetsi egingo lituzkete haien familiek.

Egia bada ere Europako herrialdeetan halako uztartzeak saihesteko polizia unitate espezializatuak sortzen ari direla, oso zailak dira detektatzen, sarritan neskatilak erabat isolatuta eta haien familien balore eta sinesmenek zeharo baldintzatuta bizi direlako.

b-noces 5

Filma: Noces / A Wedding