Donostia Kultura
Donostiako Udala

26 urte “apartheid” gabe

Apartheidak 1948tik 1991ra agindu zuen formalki Hegoafrikan. Arraza segregazio sistema bat zen, arraza zuria nagusitzen zenekoa, eta zurientzat eta beltzentzat bereizitako arauak eta eremuak –etxebizitza, garraioa, hezkuntza, osasun zerbitzuak…– ezarri zituena.

Gaur egun, apartheida amaitu zenetik 26 urte igaro direnean, populazio beltzaren eskubide zibilak aitortu egiten dira konstituzionalki eta debekatuta dago arraza diskriminazioa. Hala eta guztiz ere, azken zentsuaren arabera, 4 eta 5 aldiz handiagoak dira zurien familien diru-sarrerak, beltzenen aldean. Eta beltzen pobrezia maila erlatiboa %42koa den bitartean, %1ekoa da zuriena.

Datu horiek agerian uzten dute berdintasun formalari oraindik asko falta zaiola errealitate bat izateko.

b-noma 7

Filma: Noma