Donostia Kultura
Donostiako Udala

Neska-mutilak asilo burokraziaren aurrean

2016ko irailean Unicefek aurkeztutako “Deserrotuak” txostenaren arabera, 50 milioi ume inguru daude munduan beren etxeak nahitaez atzean utzi behar izan dituztenak (migrazioak, barneko lekualdaketak eta errefuxiatuak tartean direla). Kalkuluen arabera, lekualdatutako pertsonen guztizko kopurutik ia erdia adin txikikoak dira.

Abusuz eta indarkeriaz josita dago segurutzat jotako leku baterantz hartutako bidea. Eta ez da, ez, erraza izango helmugara iristen direnean ere.

Askotan adin txikikoak dira asiloa lortzeko tramite burokratiko luzeei aurre egin behar izaten dietenak. Eskolatutako neska-mutilak direnez, gaitasuna dutenak, errazago ikasten dute harrerako herrialdeko hizkuntza, eta horregatik, askotan, eurek dira familiako kide bakarrak Administrazioarekin edo babeseko erakundeekin elkarrizketak izaten dituztenak. Erantzukizun horrek –duten adinari ez dagokiona– izugarrizko presio gehigarria eragiten die, zenbaitetan jasanezina.

b-the wait 5

Filma: The Wait