Donostia Kultura
Donostiako Udala

Estraktibismoa eta turismoa “munduaren amaieran”

Punta Arenas Txileko Patagoniako hiri bat da, 1848an fundatua, Santiagoko hegoaldetik 3.000 kilometro baino gehiagotara. Magallanes itsasartean kokatuta dagoenez gune estrategikoa izan zen nazioarteko merkataritzarako, 1914an Panamako kanala ireki zen arte.

Harrezkero, merkataritza haien diru-sarreren jatorrizko sorburu izateari utzi eta, orain, turismoa eta baliabide naturalen espoliazioa bilakatu dira bertan iturri ekonomiko nagusiak.

Punta Arenaseko populazio ultraperiferikoa zerbitzu publikoetara heltzeko zailtasunak eta bizi kostuaren indize oso altua jasaten ari da, bere lurraldetik hidrokarburo kantitate izugarri handiak irteten ikusten dituen bitartean, prezio izugarri handi batean nazioartean saltzeko. Aldi berean, turismoa Patagonia inbaditzen ari da, “munduaren amaiera” deitutako lurralde horretako populazioa aurre egiten ari zaien zailtasunez ohartu gabe.

b-zona franca 3

Filma: Zona Franca