Donostia Kultura
Donostiako Udala

NOCES / A WEDDING (2017)

Noces
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2017(e)ko Martxoak 31 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Ezkontza behartuak, Europan ere bai

Belgika-Frantzia-Luxenburgo-Pakistan. Zuzendaritza: Stephan Streker. Ekoizpena: Michaël Goldberg, Boris Van Gils / Daylight Films, Formosa Productions, Tarantula Luxembourg, Minds Meet, Bodhicitta Works. Gidoia: Stephan Streker. Argazkia: Grimm Vandekerckhove. Muntaketa: Jérôme Guiot, Mathilde Muyard. Aktoreak: Lina El Arabi, Sébastien Houbani, Babak Karimi, Alice de Lencquesaing, Zacharie Chasseriaud, Olivier Gourmet. Iraupena: 95 min

HIZKUNTZA: frantsesa, urdua / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Zahirak 18 urte ditu, Belgikan bizi da eta oso lotuta dago bere familiari. Baina gauzak aldatu egingo dira, Pakistaneko tradizioari jarraituz ezkontzeko proposatzen diotenen artean senar bat aukeratzeko eskatzen diotenean. Famili eskakizunek estututa, eta bere bizimodu okzidentala eta bere askatasun nahia tartean direla, gazteak laguntza eskatuko dio bere anaia eta konfiantzazko lagun Amiri.