Donostia Kultura
Donostiako Udala

MIGAS DE PAN (2016)

Migas de pan
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2017(e)ko Martxoak 31 / 22:30 4,50 € Sarreren salmenta

Uruguai, diktadura zibiko-militarra

Uruguai-Espainia. Zuzendaritza: Manane Rodríguez. Ekoizpena: Xavier Bermúdez, Cecilia Ibáñez / Xamalú Filmes, RCI Producciones. Gidoia: Manane Rodríguez, Xabier Bermúdez. Argazkia: Diego Romero Suárez-Llanos. Musika: Andrés Stagnaro. Muntaketa: Sandra Sánchez. Aktoreak: Cecilia Roth, Justina Bustos, Quique Fernández, Ignacio Cawen, Patxi Bisquert, Ernesto Chao. Iraupena: 110 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Liliana Pereira bere herrialdera itzuli da. Bertan, jazarpena, kartzela zigorra eta bere semearen zaintza galtzea ekarri zituen iraganari egin beharko dio aurre. Indarkeria sistematiko baten biktima, beste emakume batzuk bezala, Lilianak aukeratu egin beharko du bihotzak eskatzen dionaren eta kontzientziak agintzen dionaren artean.

Manane Rodríguez –Retrato de mujer con hombre al fondo (1996), Los pasos perdidos (2001), Un ajuste de cuentas (2009)– Uruguayko azken diktadurak (1973-1985) euren bizitzak zapuztu zituen emakumeengana hurbiltzen da bere bosgarren film luze honetan.