Donostia Kultura
Donostiako Udala

LA MANO INVISIBLE (2016)

La mano invisible
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2017(e)ko Apirilak 01 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Zergatik eta zertarako egiten dugu lan?

Espainia. Zuzendaritza: David Macián. Ekoizpena: Irene Navares / La Mano Invisible. Gidoia: Daniel Cortázar, Daniel Macián. Argazkia: Fernando Fernández. Musika: Paco Alcázar. Muntaketa: Daniel Cortázar. Aktoreak: Josean Bengoetxea, Bárbara Santa-Cruz, Daniel Pérez Prada, José Luis Torrijo, Esther Ortega, Marina Salas, Elisabet Gelabert, Christen Joulin. Iraupena: 83 min

HIZKUNTZA: gaztelania / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Saioa audiodeskripzioarekin (sistema: whatscine)

Poligono industrial urrun bateko nabe batean, lan sektore desberdinetako hamaika pertsonak zeregin desberdinetan dihardute: igeltsero bat horma bat eraikitzen ari da, geroago eraitsiko duena; emakume gazte bat piezak jartzen ari da muntaketa kate batean, zertarako balio ote duten ez dakiela; harakin bat deskonposizio prozesuan dauden animaliak zatitzen; biltegiko mutil bat kaxak alde batetik bestera mugitzen; teleoperadore bat galdeketak egiten, laneko iritziak biltzeko; mekanikari bat auto bat desmuntatzen, gero berriro muntatzeko... Eta aurrean publikoa dute, ilunpean laneko ikuskizun "zoragarria" behatzen. Isaac Rosaren nobela homonimoan oinarritutako filma.

SOLASALDIA: David Macián (zuzendaria), Josean Bengoetxea eta Christen Joulin (aktoreak), Maitane Arnoso (psikologoa eta UPV-EHUko Lanaren Psikologia irakaslea)